Aisialdi eskola
Lantxotegiko aisia eta astia eskola jende orori, gazteriari bereziki, aisiaren arloan hazi eta hezitzeko aukera eta errekurtso bezala aurkezten da.
Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Nafar gobernuko Gazteria saileko Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.
Modu honetan, Lantxotegiko eskolak antolatutako ikastaroak gainditu dituztenek, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma lortuko dute.
https://www.lantxotegi.org/index.php/eu/programas-educativos/aisialdi-eskola#sigProGalleria6042508e95
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.