CEP
CEP CURRICULUM EGOKITUKO PROGRAMA
Honako programa hau jarrera zailtasunekin eta gelako lanera egokitzeko zailtasunekin lotutako curriculum atzerapen larria duten eta absentismo nahiz ikasketak uzteko arriskua duten DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako) ikasleei zuzendua dago.
Ikasleak:
a) Bigarren aldiz DBHko 1.maila egiten ari direnak eta DBHko 2.mailara igarotzeko moduan ez daudenak.
b) DBHko 2.mailan egonda etapan errepikatu ez dutenak eta DBHko 3.mailara igarotzeko moduan ez daudenak. Honako kasu honetan, Curriculum Egokituko Programa DBHko 2.maila errepikatuko balute bezala ulertuko da.
Curriculum Egokituko Programa arrazoi ezberdinengatik DBHko 2.maila egin edo gainditu ezin izan duten 14 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendua dago.
Programak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntza jasotzen du eta ikasleak aipatu Departamentuko Eskolatze Batzordearen bitartez bideratzen dituzte gure ikastetxera.
Esparru zientifiko-teknikoa, sozio-linguistikoa eta praktikoa lantzen dira. Esparru praktikoa zurgintzarekin, baratzezaintza nahiz lorezaintzarekin, zeramikarekin eta sukaldaritzarekin lotutako jarduerekin lantzen da.
Ikasturte bateko iraupena du.
CEPa bukatzen dutenek Curriculum Dibertsifikaziora sarbidea dute baita LHKPetara (Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa) ere.
Gurekin kontaktatzeko:
948300203 618966458 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.